Gertatutakoa ikusi zuen ertzainak emandako deskribapenarekin bat egiten zuela ikusita, poliziek atxilotu egin zuten, lapurreta delitua egotzita. Bestalde, auzokide batzuek Ertzaintzara deitu zuten, furgoneta zuri batek Areatza etorbideko hainbat lokalen ateak hautsi zituela esateko. Antza, furgoneta ateen kontra kolpatuz, hauek ireki eta dendetan lapurtzeko asmoa omen zuen gidariak.
Tabernak eta bideokluba
Ertzaintza Areatza etorbidera joan eta Uresaranse errepidean aurkitu zuten aipatutako ibilgailua, Citroen Jumper bat. Gidaria furgonetatik kanpo zegoen, antza bertan aparkatutako auto batean lapurtu nahian. Furgonetak Kolpeak eta kalteak zituen karrozeria osoan eta gauzak eramateko parrilla eta ibilgailuaren beste objektu batzuk falta zituen, geroago Areatza etorbideko lokal horien inguruetan aurkitu zituztenak. Ondorioz, I.J.E. ustezko lapurra identifikatu ondoren, atxilotu egin zuten, auto batean eta lokaletan lapurreta egitea egotzia.
Ertzaintzaren ustez, lehenengo lapurreta egin zuten bi gizonezkoak lokalean harrapatu zituztenean, Barrikara joan ziren. Citroen markako furgoneta lapurtu zuten bertan eta, ondoren, Plentziara abiatu ziren berriro, lapurreta gehiago egiteko asmoz, baina bietako bat atxilotu zuen orduan Ertzaintzak. Atxilotuaren konplizeak bere asmoekin jarraitu zuen eta bideoklub batean eta bi ostalaritza-lokaletan lapurtzen saiatu zen. Kalte larriak egin zituen lokal horietan.
Atxilotuek aurrekari polizialak dituzte, izan ere 61 aldiz eraman dituzte preso, bien atxiloketak gehituta. Lapurretak egozteaz gain, nortasun usurpazioaren delitua leporatu die Ertzaintzak, beste pertsona batzuen nortasun-agiriak erakutsi baitzizkieten ertzainei. Beharrezko izapideak bukatutakoan, I.J.E. eta A.J.E. epailearen esku geratu dira.