Getxoko Udal langile erretzaileek galdutako denbora berreskuratu beharko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 7a, 18:27

Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak iragan den ostiralean kaleratutako bandoari jarraiki, udal langileek fitxatu egin beharko dute erretzera joateko lanpostua uzten duten bakoitzean. Zarraoaren aburuz, "horrela erretzeko erabili duten denbora jasota geratuko da" eta erretzera kalera ateratzeagatik galtzen duten denbora berreskuratu ahal izango dute, lan-eguna amaitu ondoren. Behargin erretzaileen kritikak oraindik publikoak ez direla egin, ELA sindikatuak dagoeneko bandoaren kontrako jarrera hartu du. Izan ere, sindikatu abertzaleak pasa den urrian Getxoko Udalak doaneko desintoxikazio programa bat antolatzea proposatu zuen, baina Udal Gobernuak ez zuen ekimena aintzat hartu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun