Lagun bat larri zauritu da Sopelan izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 8a, 10:56

Lagun bat larri zauritu zen atzo, ekainak 7, Sopela parean izandako auto-istripuan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Ezbeharra goizeko zortziak aldera izan zen, BI-2704 errepidean. Plentziarako noranzkoan zihoala, matrikula berridun Mitsubishi Galloper bat bidetik atera eta irauli egin zen. Istripuaren eraginez, J.I.I.D. 55 urteko gizonezkoa larri zauritu eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Ezbeharra gertatu zenetik eta garabi batek ibilgailua bidetik atera eta herri-lanetako langileek errepidea garbitu zuten arte, bidea guztiz itxita egon zen. Tarte horretan, BI-3124 errepidetik Sopelako herrigunerantz bideratu zuten zirkulazioa ertzainek. Sortu ziren auto-ilarak seinaleztatu eta erregulatu zituzten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun