Birziklatze sistema berri honetan interesa duten ostalariak zenbat diren jakin eta gero hasiko dira edukiontzi berriak apurka apurka jartzen. Hasiera batean 25 bat izango dira. Kanpainarekin bat egingo duten ostalaritzako saltoki guztiei eranskin bana emango zaie, konpromisoaren bereizgarritzat erabiltzeko. Fernando Burzako Ingurumen zinegotziak, atzo, kanpainaren aurkezpen ekitaldian nabarmendutakoaren arabera, “saltzen diren botilen erdia kontsumitzen du ostalaritza sektoreak eta, horregatik, berebiziko garrantzia du esparru honetan, birziklatzen den beira kopurua %100ean handitzea. Taberna eta jatetxe askok sastarretara botatzen dituzte botilak, oraindik”.
Atxikimendua
Identifikazio txartela aldean daramatela, ingurumen-hezitzaileek 386 ostalaritzako saltokiak bisitatuko dituzte eta ostalariei “Heman beira birziklatzen dugu” lelopeko kanpainarekin bat egiteko aukera emango zaie, atxikimendu agiri bat sinatuta. Bi eredu izango ditu agiriak: bata ontzia eta giltza eskatzen dutenentzat eta, bestea, ohiko sistemarekin birziklatzeko konpromisoa hartzen dutenentzat. Hala ere, ohiko edukiontziak zaharkitu ahala, berriengatik aldatzen joango dira.