Landaren hitzetan, "orain arte jasotako datuek adierazten dute getxoztarrak, gero eta gehiago bi hizkuntza ofizialen arteko bizikidetza natural eta etengabekoaren aldekoak direla eta, egunetik egunera, euskara eta gaztelania hurbiltzen ari direla". Besteak beste, honako hauek argudiatu ditu zinegotziak baieztapen hori egiteko:
- Gaur egun, 16 urtetik gorako 1.500 pertsona baino gehiagok ikasten dute euskara urtero Getxo udalerriko euskaltegietan eta haietariko 60 beste lurralde batzuetatik etorritako etorkinak dira (Euskal Autonomia Erkidegoko portzentajerik handiena). Era berean, Getxoko ikasleen %75ek eredu elebidunetan –B eta D ereduei buruz– ikasten dute..
- Gainera, hezkuntza eredu elebidunen hazkundea etengabea da eta dagoeneko 1.000 elkartek, merkatarik eta ostalaritzako establezimenduk baino gehiagok egin dute bat GEHI programarekin.
- Halaber, udalerriko kirol elkarteetako langile eta begiralerik gehienak euskaraz lan egiteko gai dira. Udalak, bere aldetik, nahi duenari euskara ikasteko diru laguntzak ematen segituko du.
- Azpimarratu herritarrei egindako azken iritzi inkestan 10 gaineko puntuaketan herritarrek 6,9 puntu eman dizkietela euskara sustatzeko aurrera eramaten ari diren ekitaldiei.