Talo tailerra, afaria eta poteoa izango dira bihar Ganebarri gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 8a, 15:29

Ostiral guztietan, Ganebarri gaztetxeko taberna zabalik egoten da eta ekimen ugari izaten dira bertan: bideo emanaldiak, tailerrak... Bihar, berriz, taloak egiten ikasteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) antolatuta. Hortaz, tabernaz eta musikaz gozatzeaz gain, talo tailerra izango da arratsaldeko 7etan, eta afaria eta poteoa ondoren. Animatu eta etorri! Argazkia: Atauri

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun