Bi haur eskola irekiko dituzte Erandion 2007ko urtarrilean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 9a, 18:09

Erandioko Udala lanean ari da 2007ko urtarrilean bi haur eskola irekitzeko. Horrela, erantzuna eman nahi diote 0tik 2 urtera arteko umeak eskolatzeko herrian dagoen eskariari, udal iturriek adierazitakoaren arabera. Tokiko erakundeko Hezkuntza Sailak galdetegi bat bidali die adin horretako seme-alabak dituzten gurasoei, zerbitzua erabiltzeko interesik duten jakiteko. Jasotako erantzunen arabera, Astrabuduako 31 familia eta Altzagako beste 27 familia interesaturik daude eta Haur Eskolaren zerbitzuak erabiltzeko asmoa agertu dute. Horretarako, instalazio berriak egokituko dira: Astrabudua DBH ikastetxean lau gela, bi zero urtekoentzat eta beste bi urte betekoentzat, eta Altzagako Bekoa ikastetxean beste horrenbeste, hau da, zero urtekoentzat bi gela eta urte betekoentzat beste bi gela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun