Datorren ostegunera arte dago Erandioko Musika Eskolan izen-emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 9a, 18:17

Erandion musikaz gozatzera animatzen diren ikasle berriek ekainaren 15era arte zabalik dute Erandioko Musika Eskolan izena emateko epea. Hauxe da Musika Eskolan jendea hartzeko ordutegia: goizez, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 12:00etara. Arratsaldez, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara. Ikasleen adinaren eta egiten dituzten jardueren araberakoak dira matrikularen eta hileroko ordainketen zenbatekoak. Bertoko arduradunek jakinarazi dutenez, edozein instrumenturako ikastaroak dauzkate eta, ez izatekotan, hori daukan Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartean (EHME) bazkidetutako beste zentro batetara bideratzen dute jendea. Informazio gehiago: 94 417 07 76.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun