Gizon bat hil da Bidezabalgo geltokian metroak harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 9a, 18:34

Gizon bat hil da arratsaldeko 14:50ak aldera Bidezabal geltokian trenak zapalduta. Metro Bilbaok jakinarazitakoaren arabera, gizonezkoak bere burua bota du trenbidera, Plentziarako trena geltokian sartzen ari zela. Garraio enpresak Sos Deiak zerbitzuari eman dio gertatutakoaren berri, horrelako ezbeharrentzako protokoloa martxan jarriz. Horrezkero, Ertzaintzak gertatuaren inguruko ikerketa abiatu du, eta momentuz gizonaren identitatea ezezaguna den. Ezbeharraren eraginez, Aiboa eta Bidezabal geltokien arteko ibilbidea trenbide bakarrera mugatu da ordu erdiz, hainbat atzerapen sortuz. Argazkian, pasa den otsailaren 10ean Areetako geltokian bere burua bota zuen emakumea jaso zuen hil-autoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun