Honako hauek dira egingo dituzten jarduerak:
Uztailaren 3tik 5era
- Grafiti tailerra.
Uztailak 6, osteguna
- Butroi ibaian kayak jaitsiera.
Uztailak 7, ostirala
- Gamarrako igerilekuetara txangoa.
Uztailaren 10etik 14ra
- Surf ikastaroa. Ostiralean egun osoa emango dute hondartzan.
Uztailaren 17tik 20ra
- Zine tailerra. Asteazken eta ostegunean mozorro eta dekorazio tailerra ere egongo da.
Uztailak 21, ostirala
- Gynkhana uretan, gastronomia lehiaketa eta bazkari herrikoia.
Uztailean, bere ohiko jarduerak alde batera utzi eta Uda Gaztea egitasmoari ekingo dio Berangoko Gaztelekuak. 13 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta, aipatu udalerrian erroldatutakoek izango dute lehentasuna partaide kopuru mugatua daukaten ekintzetan; ordaindu beharrekoak merkeago ere aterako zaizkie berangoztarrei. Gauzak horrela, uztailaren 3tik 21era izango du iraupena Uda Gaztea egitasmoak eta astelehenetik ostiralera izango dira jarduerak, 16:00etatik 20:00etara. Hala ere, baliteke ordutegia aldatzea, burutu nahi den ekintzaren arabera,