Epaimahaia jai batzordeko kideek, tokiko artistek eta jai batzordeak egoki ikusten dituen pertsonek osatuko dute. Lehiaketaren emaitzak uztailaren 22an egingo den sari banaketan jakinaraziko dira, arratsaldeko 8etan, Portu Zaharreko plazan. Bigarren eta hirugarren sariak epaimahaiaren oniritzia jaso eta sari banaketa ekitaldian bertan dauden kartelgileen artean zozketatuko dira. Ondoren, 8 kartel bilduko dituen erakusketa antolatuko da Portu Zaharra tabernan.
Lehiaketan parte hartzeak jai batzordeari irudiak erabiltzeko eskubidea onartzea suposatzen du. Jatorrizko kartelak eta bestelako euskarriak bueltatu zaizkie egileei. Argibide gehiago portuzaharra[abildua]euskalerria.org posta elektronikoan eska daitezke.
