Jose Vicente Ojinaga
Sopelako Ezker Batua-Berdeen bozeramaileak Udal Gobernuari eskatu dio “Larrabasterrako gunean ahalik eta lasterren herritarrentzako arreta bulegoren bat ireki dezan”. Ojinagaren aburuz, udal bulego horrek “udal gestioren bat dela medio, Sopelako erdigunera egunero mugitu behar diren herritarrei” zerbitzua emango lieke: “udal mailako kontsultei arreta egin eta ziurtagiriak edo txostenak bezalako dokumentuak tramitatuko lituzke”. Ezker Batuaren arabera, “Udalak ez dauka aitzakiarik azpiegitura hori martxan ez jartzeko, lokala eta behar diren bitartekoak baititu”. Ildo horretan, gogoratu dute datorren ekainaren 17an Larrabasterrak turismo informaziorako bulegoa izango duela eta ekimen hori “positibotzat” hartu badute ere, uste dute “bertako auzokideen beharrak kontuan hartuko dituen arreta bulego egonkor batekin osatu behar da”.