Asteburu honetan, bihar eta etzi, Getxoko XXIV. Haur Antzerki Jardunaldiak izango dira. Oraingo honetan, Getxo udalerriko hamar ikastetxetako ikaslek parte hartuko dute jarduera honetan. Bi egunetan zehar, jarduera hau antolatzen duen Getxoko Ume Antzerkia Bultzatzeko Elkarteko (GUABE) tailerren ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute jendaurrean, sarrera doakoa izango dela. Oholtzara igoko diren ikasleak
Zubileta, Gobela eta Geroa ikastoletako, Fadura, Getxo I., Artaza-Romo eta Larrañazubi institutuetako, Romo, Andra Mari, San Ignacio eta Zabala eskoletako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak dira. Bertako ikastetxeen egoera soziolinguistikoa islatuz, euskarazko eta gaztelaniazko lanak antzeztuko dituzte ikasleek. Argazkian, Zubiletako 4. mailako ikasle batzuk antzerki tailerrean / Zubileta.