Aitor Elortzaren errautsak zabalduko dituzte igandean Algortako Portu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 9a, 21:16

Maiatzaren 26an Donibane Lohitzunen ere omenaldia egin zioten arren, Aitor Elortzaren gogoari jarraituz, bere familiak errautsak Algortara itzuli eta Portu Zaharrean zabalduko ditu igande honetan. Askatasunak adierazitakoaren arabera, "Aitorri, merezi duen omenaldia egiteaz gain", iheslarien kolektiboaren aldarrikapenak bere egingo dituzte igandean: "Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa izanik, iheslarien izaera politikoa onartu eta, euren aurkako errepresioa etentzearekin batera, berain parte hartzea bermatua izan beharko dela, gatazka konpontzeari begira". Izan ere, errautsak zabaldu aurretik, ekitaldi politikoa izango da, 13:00etan. Iheslari algortarra urtarrilaren 16an hilik aurkitu zuten Baionako bere etxean, erbestean 26 urte zeramatzala.

Gaiaren inguruko berriak:

Aitor Elortzaren bizipenak izango dituzte hizpide bihar Algortan (2006 Eka 08)

Aitor Elortza gogoan iheslarien izaera politikoa aldarrikatuko dute Algortan (2006 Eka 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun