Batzarrak
Bestalde, lau batzar antolatu dituzte HAPOa LZPra egokitzeko prozesuaren inguruan. Lehenengoa kanpainaren abiatze egunean izango da, ekainaren 14an, arratsaldeko 7etan, Villamonteko kultur aretoan. Saio ireki horretan agiria aurkezteko dute. Aste bat beranduago, leku eta ordu berean, Ingurumen Foroari aurkeztuko diote, bertan agiriaren idazlarien taldea izango dela. Ekainaren 27an, berriz, Getxoko Boluntariotza Elkarteen Federazioari eta gainontzeko elkarteei begira jardungo dute, Boluntariotzaren lokaletan, 19:00etan. Azken aurkezpena irekia izango da eta Areetako kultur aretoan egingo dute ekainaren 29an, ordu berean.
Iradokizunak Herritarren Arretarako Bulegoetan eta agirien Erregistro Orokorrean hartu eta erregistratuko dira.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxon 8.368 etxebizitza eraikitzeko hiri antolaketako aldaketak iragarri ditu Getxoko Udal Gobernuak (2006 Mai 22)