Erandioko ertzain-etxe erraldoia desegitea eskatzeko bizikletada izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 9a, 21:36

Larunbat honetan izango den Erandioko Superkuartelaren Aurkako VII. Bizikletadan parte hartzera deitu du Amarratsak kolektiboak. "Berriro ere, gure herrien desmilitarizazioa eta armaden desagerpena da eskatu nahi duguna", adierazi dute erakundeko kideek. 12:00ak aldera, eskulekuak heldu eta pedalak astintzen hasiko dira Erandioko metro geltokiaren aurrean batutako antimilitaristak. Hortik, bertako ertzain-etxearen aurrean igaro ondoren, Getxorantz abiatuko dira. Izan ere, Astrabudua, Leioa, Lamiako, Itzubaltzeta / Erromo, Neguri, Berango eta Algorta zeharkatu ondoren, Txorimalo gaztetxean izango dute prest bazkaria, 14:30ean. Arratsaldean, berriz, kontzertua egingo dute, 20:00etan, Itzubaltzeta gaztetxean Lehiotikan eta Des+karadas taldeen eskutik. Argazkian, iazko superkuartelaren aurkako martxa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun