Kurdistan eta El Salvador herrien egoera entzungai izango da etzi Koska irratian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 12a, 20:24

Fredi Paya (argazkian) Algortako bertsolaria aste honetako eguaztenean, ekainak 14, Koska irratiko "Resumen Latinoamericano" saioan elkarrizketatuko dute. Paya orain dela gutxi Turkiaren menpe dagoen Kurdistanera bidaiatu zuen, euskal kulturaren munduko lagun talde batekin, eta horri buruzko galderak erantzungo ditu. Saio berean, El Salvadorren bizi den Tote Algortarrarekin eginiko elkarrizketaren bigarren zatia entzun ahal izango duzue. "Resumen Latinoamericano" saioa arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara emititzen da FMko 108.0an, Koska irratia Uribe Kostako irrati librean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun