Halaber, kontuan hartu beharra dago Getxoko kultur ondare gisa duen Babes Erregimenaren barnean (Kultura Sailaren 89/2001 dekretua) “babes-zona” gisa sailkatzen dela, besteak beste, Arriluzetik Abasotara doan kostaldeko hiri-zati osoa, duen interes historiko-kulturalagatik. Halaber, “babes berezi” gisa sailkatzen du Ereaga Kaia kalea; hots, lanak egin nahi diren lekua. Honen arabera, aipatu lanak ezin dira, inola ere, burutu, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren aldeko txostenik gabe. Eta itxura denez, Udalak ez du txosten hori tramitatu. Horren arabera, eta Kultur Ondarearen Legearen arabera, lanak egingo balira guztiz ilegalak izango lirateke. Getxo Biziak egoera horren berri eman die Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, bai eta jarraitu beharreko prozeduran egon litezkeen hutsuneei buruz galdetu.
Horregatik guztiagatik, Getxo Biziak aipatu lanak ez hasteko eskatzen du, berriz ere, bide horretan egin beharreko egokitzapena jendaurrean eztabaidatu ahal izateko. Horrela, itsasoa porlanez beteko ez duen eta gure ondare historikoa gordeko duen alternatiba bat landu ahal izango da.
Getxo Bizia