Goizean dultzaineroaek Leioan zehar ibili ziren kalejira egiten San Bartolome auzoraino. Heltzean, indarrak berreskuratzeko terraza eta freskagarriak prest zeuzkaten antolatzaileek. Baina eguneko bero handiari aurre egin ahal izateko era bakarra ez zen hori izan. Egun osoan zehar umeek eta helduek ur puxika gerran ibili ziren lantzean behin. Izan ere, haurren presentzia oso nabarmena izan zen, eta haientzat prestaturiko jolasetan ezezik saltsa guztietan ibili ziren.
Datorren urtera arte
Baina, jende kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu zuenez, txitxiburruntzian eta herri bazkarian antolakuntzak nola edo hala egin behar izan zion lekua jende uholde hari, tartean dantza emanaldi partehartzailea izan zela. Bazkalostean, berriz, Erdixka Lauetan taldearekin jira eta bira ibili zen jendea, arratsaldeko azken ordura arte.
Berbalamiñeko kideek lehenengo balorazioak eginda, Sarasolak argi eta garbi adierazi du taldearen erabakia: "datorren urtean II. Txitxiburruntzi eguna izango da, eta orain ezinezkoa iruditzen bazait ere, oraindik arrakasta handiagoa izango du".