Uztailaren 1etik 5era bitartean egingo den Getxoko Europar Jazzaldiaren 30. edizioak baditu jada izen-abizenak. Aurten, Eddie Palmieri & Afro-Caribbean Jazz All-Stars, Didier Lockwood-Cobham String Quartet, Philip Catherine Trio, Miroslav Vitous-John Abercrombie eta Benavent-Di Geraldo-Pardo hirukotea bezalako musika taldeez gozatu ahal izango dute Algortara hurbiltzen direnek, horiek izango baitira jaialdiko emanaldi nagusietako protagonistak. Argazkian, Didier Lockwood biolin jolearekin batera, talde lehiaketako irazbazlearen ondoren joko duen Billy Cobham bateria jolea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!