Koadrilen Eguna izango da larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 14a, 17:57

Larunbat honetan, ekainak 17, Koadrilen Eguna ospatuko du Sopelako gazteriak, herriko Balearen plazan. Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) antolatuta, ekintza ugari izango dira gazte sopeloztarren arteko harremanak bultzatu eta aisialdi aske, partehartzaile eta herrikoia aldarrikatzeko. Horrela, 16:30ean Eskupilota Txapelketari hasiera emango zaio. Bitartean, eskalada egiten ikasteko aukera ere izango da. 18:30ean, sokatira txapelketa, aurpegi margoketa eta paper-mural margoketa izango dira. Ordu berean, sagardoa eta txistorra dastatzeko txosna zabalduko da. 19:30ean, jolasei hasiera emango zaie eta, ondoren, kalejira eginez, Ganebarri gaztetxera helduko gara. Arratsalde osoan zehar, azoka herritarra eta umeentzako puzgarriak izango dira.

Afaltzeko, taloak izango ditugu Ganebarri gaztetxean eta, 9ak aldera, kontzertuak hasiko dira (Narkolepsia, Stropajo eta Non Ote).

Animatu eta parte hartu Koadrilen Egunean! Aisialdi aske eta partehartzailea aurrera!

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
e-posta: sopelaurdulizga[a bildua]gaztesarea.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun