Larrabasterra eta Sopelako erdigunea lotzeko eskailera mekanikoak eskatu ditu Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 14a, 18:55

Larrabasterran eskailera mekanikoak jartzea eskatu zuen herenegun Jose Vicente Ojinaga (argazkian) Sopelako Ezker Batua-Berdeen bozeramaileak, "auzo horretako bizilagunek udalerriko erdigunera joatea errazago izan dezaten". Ojinagaren hitzetan, Iberre institututik abiatu beharko lirateke eskailerak, osasun etxetik hurbil, trenbide gainetik doan zubiko malda saihesteko asmoz. "Horrela, Sopelako erdigunera errazago helduko lirateke Larrabasterrako bizilagunak; batez ere anbulategira joaten diren adinekoak", azaldu zuen Ezker Batuako zinegotziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun