"Hiru itsaso" erakusketa egongo da ikusgai Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 14a, 20:01

Ostegun honetatik aurrera, Iker Basterretxea "Roke" argazkilariaren lehendabiziko erakusketa hartuko du Sopelako udaletxeko aretoak. Udal iturriek prentsa ohar bidez adierazi dutenez, azken hiru hilabetetan hiru ozeanotan –Atlantikoa, Pazifikoa eta Indiakoa– egindako irudiak osatzen dute argazki-sorta. Besteak beste, surfa, paisaiak eta bidaietako bizipenak ikus daitezke horietan; eta diaporama ere prestatu du Rokek. Erakusketa ekainaren 26ra arte egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00ak bitartean, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, aldiz, bi ordu lehenago, 19:00etan, itxiko ditu ateak. Eta igandean, goizez baino ezin izango da ikusi. Inaugurazioa bihar, ekainak 15, izango da, 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun