Areetan izango da bihar Maria San Gil

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 14a, 20:14

Ostegun honetan, ekainak 15, Areetako Zugatzarte kaleko 8. zenbakian dagoen Getxoko PPko egoitzara bisita egingo du Maria San Gil EAEko popularren presidenteak, prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez. Bertan, prentsaurrekoa eskainiko du San Gilek, gaur egungo egoera politikoa aztertzeko asmoz. Besteak beste, Antonio Basagoiti Bizkaiko PPko presidente eta Marisa Arrue Getxoko popularren bozeramailea izango ditu lagun. Argazkian, Getxoko PPko egoitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun