San Juan suaz gozatzeko aukera izango dute txikienek Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 14a, 19:34

Urtero legez, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE), Bizarra Lepoan euskara elkarteak, Gorrondatxe kultur elkarteak, Itxartu dantzari taldeak, Jose Antonio Agirre euskaltegiak eta Egizu Getxo Euskaldun elkarteak Umeen San Juan Sua antolatuko dugu, ekainak 23rako, ostirala, Algortako San Nikolas plazan. Gure herriko txikitxuenak gonbidatzen ditugu, bereziki, suaren ingurura! 19:30ean, plazan bertan elkartuko gara, musika eta dantzaz gozatu eta aurpegia margozteko. 20:00etan, berriz, txokolate-jana izango da denontzat!. Ordu erdi beranduago, ipuin kontalariak sorginduko du gaua. Azkenik, 21:15ean sua piztu eta, ALBEko bertsolari gazteek abestu ondoren, 22:30ak arte ibiliko gara suaren ingurua dantzan. Argazkia: Txistulari aldizkaria.

Egizu Getxo Euskaldun!
http://www.blogari.net/egizu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun