Larunbatean, berriz, Ike Turnerr igo zen oholtzara, aurtengo jaialdiaren kontzertu nagusian. The Kings Of Rhythm taldeak lagunduta, Turnerrek erakutsi zuen 75 urte ez direla oztopo musika ona egiteko. Portu Zaharrean bildu ziren 6.000 lagunek erritmo anitzeko saio batez gozatu zuten: boogie-a, swing-a, blues-a eta rock'n blues-a entzun ahal izan zuten bi orduz.
Azkenik, Getxo&Bluesi amaiera bikaina eman zion Nora Jean Brusok, gaur egungo blues panoramaren abeslari ospetsuenetariko bat. 2.000 lagun hurbildu ziren Portu Zaharrera Greenwood (Mississippi) bere jaioterriko gospel taldeetan trebatu zen kantari honen ahots indartsu eta sakonaz gozatzeko, Koko Taylor edo Big Mama Thorton abeslari handien ildo beretik jarraitzen duena.