Neguriko ertzain-etxeko polizia agenteek 31 urteko emakumezko bat atxilotu zuten astelehen arratsaldean, neskame ziharduen zenbait etxetan bitxiak lapurtzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Ostutako bitxiek (eraztunak eta lepokoak, besteak beste) hiru mila euro inguruko balioa omen dute. Herenegun (astelehena) jarritako salaketaren arabera, lapurretak aurtengo apirilean hasi ziren bata bestearen atzetik, Getxo udalerriko hiru etxebizitzatan –ez dute gehiago zehaztu– orduka lan egiteko emakume bat kontratatu eta hilabete gutxira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!