Gorlizen 18 langabetu kontratatu dituzte udako beharrizanak estaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 14a, 21:15

Gorlizko Udalak 18 langabetu kontratatu ditu aldi baterako "udako biztanle‑kopuruaren igoerak dakartzan beharrizanak estaltzeko". Bertoko biztanleen kopurua 5.000 ingurukoa bada ere, udan laukoiztu egiten da, 20.000 lagun inguru izateraino. Javier Garrido Herri Lan eta Zerbitzuetako zinegotziak esan bezala, langile horien eginkizuna "hondartzen inguruan kokatuko da: udal‑kiroldegiko mantentze‑lanak egingo dituzte, Mantentze Lanetako Brigada indartuz". Gainera, "laster batean, udaltzaingoan ere, denboraldirako kide berriak sartuko dira", gaineratu duenez. Kontratatutako 18 langabetuetatik gehienek hondartzako hiru aparkalekuetan egingo dute lan. Argazkian, Astondo hondartza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun