Elkarteen proposamenak baztertuta, jaietan txosna jartzeko deialdia egin du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 14a, 21:26

Getxoko Udalak kultur eta kirol elkarteek udalerriko jai nagusietan txosnaren bat eska dezaten deialdia argitaratu du udal webgunean. Dekretuaren arabera, Algortan, Itzubaltzeta / Erromon eta Portu Zaharrean iazko txosna kopuru bera izango da elkarteentzat: hurrenez hurren, hiru txosna handi, lau txosna txiki eta hiru txosna handi. Txosna handien kasuan bina talde izango dira bakoitzean. Deialdia ekainaren 23ra arte zabalik izango da eta bertara aurkeztu ahal izango dira Getxoko Elkarteen Udal Errejistroan 2006ko apirilaren 1a baino lehen izena emanda zeukatenak. Iaz hiru tokiko jai batzordeek eta txosna eskaria egin zuten 26 taldeetatik 22k Guzman Aranaga kultur zinegotziari egin zizkioten eskaera gehienak baztertu ditu dekretu berriak, hala nola txosna bana gehiago jartzearena, dekretua ekaina baino lehen kaleratzearena, elkarteek jaiei egiten dieten aportazioa kontuan hartzearena eta elkarteak beraiena ez den herrietara ez mugitzearena. Oraindik ikusteke dago Udalak beste aldarrikapen batzuk beteko dituen, pasa den hiru urteko txosna eskaera egin dutenei dekretua helaraztearena eta "Getxoberri"n argitaratzearena kasu. 25 taldek iaz egindako eskaeretatik bakarra bete du Udalak oraingoz: dekretua udal webgunean argitaratzearena.

Gaiaren inguruko berriak:

Eranskinik gabeko udal dekretua (Getxo.net, 2006 Eka 08)

Jaiak hobetzeko proposamenak egin dizkiote Getxoko Udalari 25 elkartek (2005 Uzt 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun