Desalojo agindua jaso du Ganebarri gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 15a, 10:37

Sopelako Ganebarri gaztetxea "dagoeneko desalojo mehatxuan dago" Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) jakinarazi duenez. Atzo eguerdian, SUGAko abokatuak Sopelako gaztetxetik irtetzeko 72 orduko epea ematen dien desalojo agindua jaso zuen Getxoko Justizia Jauregitik. Horrezkero, "gazteriaren kontrako beste errepresio ekintza hori" salatu eta gaztetxea defendatuko duela iragarri du SUGAk. Era berean, Ganebarriko kideek mobilizazioak deitu dituzte larunbat honetarako eta egun horretan aurretik prestatuta zeukaten Koadrila Egunean parte hartzeko deia egin diote Uribe Kostako gazteria osoari. Argazkian, Ganebarriren inguruko deklarazioak izan zireneko kontzentrazioa Getxoko epaitegien aurrean.

Gaiaren inguruko berriak:

Koadrilen Eguna izango da larunbatean Sopelan (2006 Eka 14)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun