Araba Euskarazera joateko autobusa jarri du Gazte Enbata konpartsak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 15a, 15:46

Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak igande honetan Armentian ospatuko den Araba Euskaraz jaialdira joateko autobusa antolatu du. Dagoeneko autobuserako txartela eros daiteke Itzubaltzeta gaztetxean, arratsaldeko 6etatik 8etara, 7 euroen truke. Irteera igandean izango da, goizeko 9etan, Sabeco supermerkatuaren aurretik. Gasteiztik gertu dagoen Armentia herrin, "Barruan daramagu" lelopean eta lau kilometrotako ibilbidean zehar, kultur eskaintza zabala prestatu dute Arabako ikastolek, tartean Pin Pan Pun, Kokein, Berri Txarrak, Tapia eta Leturia, Elektrotuna eta Batukada joko dutela bertan. Aurten Araba Euskarazen 25. urteurrena izango da.

Aurtengo Araba Euskaraz festan bilduko den diruz Armentia ikastolako eraikinean egindako eraberritze-lanak ordaindu nahi dira, Asier Astigarraga bertako zuzendariak azaldu zuenez, horrela bertako ikastola "itoalditik" aterako litzateke. Izan ere, egindako lanak handiak izan dira eta dirukopuru handikoak ere. Armentiako ikastolak 13 urte ditu egun eta 14 beteko ditu datorren irailean. Ikastola 600 ikaslek, 400 familia kooperatibistak eta 50 langilek osatzen dute.

Argibide gehiago jakin nahi izatekotan, gaztenbata[abildua]gaztesarea.net posta elektronikora idatzi edo www.araba-euskaraz.org webgunea kontsulta daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun