Berangoko Kortiñe eskola librea elkarrizketatu du Pititakok "Jakina" aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 15a, 16:41

Pititako Informatzen kolektiboak kaleratzen duen "Jakina" hilabetekariak arreta berezia eskaini dio ekaineko zenbakian Berangon sortzen ari den Kortiñe eskola libreari. Gune hori hezkuntza inguruko kezkak dituen pertsona talde baten ekimenez sortu da, prozesu luze baina gogotsu baten bidez. Izan ere, Kortiñe proiektua dinamizatzen ari diren pertsonek egungo hezkuntza ereduak aztertu dituzte kritikoki eta hor topatutako akatsak konpontzeko asmoz, arreta berezia eskaini diete eskola libreei, tartean Iruñako Tximeletari, Madrilgo A la Vidari, Meridako Paideiari eta Ekuadorko Escuela Pestallozziri. Horrezkero, pasa den martxotik aurrera batzarrak antolatu dituzte gurasoekin eta irailerako Kortiñe eskola librea zabaltzea espero dute. Argazkia: Pititako.

Gaiaren inguruko berriak:

Kortiñe eskola librea: construyendo una escuela diferente (Jakina 20)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun