Egitaraua:
11:00 Kalejira (trikitrilariak, txistulariak, zanpantzarrak, gaiteroak).
13:00 Jaiaren aurkezpena, Mendiguren plazan. Trabudu taldearen erakustaldia. Txalaparta erakustaldia.
14:00 Trikipoteoa herritik.
15:00 Herri bazkaria, Lurberri kalean. Txartelak salgai Trabudu, Primera Linea eta Batzoki tabernetan.
Bazkalostean, “Katxo eta Pello” betsolarien saioa.
17:30 Axpukirolak: koadrilen arteko herri kirolak, Mendiguren plazan.
19:30 Erromeria Iruzur taldearekin.
Goiz osoan zehar umeentzako gaztelu eta puzgarriak eta tailerrak egongo dira Jose Andres Mendiguren plazan.
Astrabuduako hainbat kultura eta kirol talde eta Erandioko Udalaren laguntzaz, euskal selekzioen aldeko eguna antolatu du ekainaren 17rako, hirugarren urtez, Axpuru kultur elkarteak. Kalejira alai eta zaratatsu batez hasiko da jaialdia goizean goiz. Zanpantzarrak, txistulariak, gaiteroak eta trikitilariak ere egongo dira bertan. Goiz erdian, berriz, jaiaren aurkezpena egingo dute Mendiguren plazan. Aurkezpena osatzeko, euskal dantzak eta txalaparta doinuak izango dira. Herri bazkarian sabelak bete ostean, Katxo eta Pelloren bertsoak entzun eta koadrilen arteko herri kirolak ikusteko aukera egongo da. Eta amaitzeko, Iruzur taldeak alaituko du erromeria. Astraburuko jendeaz gain, Uribe Kosta eta Txorierri eskualdeetako jendeari dei egin diote antolatzaileek euskal selekzioaren aldeko egunean parte hartzera.