Ostiral honetan, ekainak 16, bertso-saio berri bat izango da Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE) eskutik, "Balkoitik Balkoira" ikuskizuna, hain zuzen ere. Oraingo honetan, Andoni Egaña oraingo txapelduna eta Xabier Paya bertsolari algortarra arituko dira eta, ohi bezala, ekitaldia Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazan izango da, 22:30ean. Bertso modalitate ikusgarri honetan, parte hartzen duten bi bertsolariek balkoi banatik botatzen dituzte euren bertsoak, 1802an Tolosan hasi zen tradizioa berpizteko asmoz. Oraingo honetan, ekitaldi honen bederatzigarren edizioa izango da Algortan, 1998 urtean San Nikolas plazan lehenengo aldiz ospatu zenetik, publikoaren erantzuna apartekoa izan zelarik. Argazkian, orain urte batzuetako saioko irudia, ALBEko webgunetik hartua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!