Ostiral honetan, ekainak 16, abiatuko da Getxoko Dantza Egunaren hamairugarren edizioa. Igandera arte, udalerriko bost dantza eskoletako taldeek eskainiko dituzten saioez gozatu ahal izango dute ikusleek. Ohikoa denez, koreografia guztiak Algortako Getxo Antzokian eskainiko dira. Aurtengo edizioan, 4 eta 20 urte arteko 200 bat ikaslek parte hartuko dute. Bihar, 19:30ean hasiko dira saioak. Ana Lara Dantza Ikasgelako neska-mutilak jardungo dira lehenengo erakustaldi honetan. Biharamunean, larunbatean, Ana Rosa Tercero dantza eskolaren (18:00etan) eta "Las Arenas" flamenko eskolaren (20:30ean) txanda izango da. Azkenik, igandean Carmen Vera dantza eskola eta Dantzarte akademiako taldeak arituko dira, 12:00etan eta 18:30ean, hurrenez hurren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!