Bart eroritako tximista batek kalteak eragin ditu Metro Bilbaoko sistema informatikoan. Hortaz, trenen zirkulazioa asko moteldu da, errail aldaketak eskuz egiten ari direlako. Bide aldaketak automatikoki egiten dira normalean, baina matxuraren ondorioz, zentral nagusira telefonoz deitu behar dute geltokietako arduradunak, aldaketak egin behar dituztela ohartaraziz. Oraingoz ez da etenaldirik egon Etxebarri eta Plentzia arteko linean, baina Aiboa, Algorta, Bidezabal eta Berangoko geltokietan arazo handiak izan dituzte, Metro Bilbaoko arduradunek jakinarazi dutenez.
10 minutuko atzerapenak
Trenen ohiko zirkulazioa bermatzeko ezinbestekoak diren hainbat pieza erabili ezinik gelditu dira eta Madrilgo enpresa bati eskatu behar izan dizkiote, beraz, lau ordu inguru itxaron beharko dituzte heldu arte. Atzerapenak 10 minutu ingurukoak izan dira eta hainbat geltokietako adierazle elektroniko geldituta daudela adierazi dute.