Ekainaren 7, 8 eta 9an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hautaproba azterketak egiteko izena eman zuten 7.993 ikasleetatik 7.706k gainditu ditu, hau da %96,41ek, EHUko iturriek iragarri dutenez. Campuska, Araban, 1.055 ikasletik 1.033k gainditu du seleknibitatea (%97,91), Bizkaian 4.153tik 3.972k (%95,64); eta Gipuzkoan, 2.785 ikasletik 2.701ek gainditu du. Datu hauek eta iazko ekaineko hautaprobetan jasotakoak oso antzekoak dira, nabarmendu dutenez. Izan ere, EHUn aurkeztutakoen %96,3k gainditu zuen eta campuska, Araban %97,3k, Bizkaian %95,7k eta Gipuzkoan %96,8k.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!