Iñigo Cabo EHUko Arte Ederretako irakaslearen proiektua aukeratu dute Pariseko Bienalerako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 19a, 21:57

Iñigo Cabo (Bilbo, 1970) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako irakaslearen "Closing Time" proiektuak Pariseko XV. Bienalean parte hartuko du urrian zehar, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. "Closing Time" aldi berean egingo da Parisen, Bilbon eta Quiton, bideo-hitzaldi bidez loturiko hiru departamenturen bitartez, eta artea gertakari sozialei aurrea hartzeko gai den ala ez aztertuko du. EHUk babesten du egitasmoa; Pariseko Bienalaren elkarte bazkidea da. Alexandre Gurita Pariseko Bienalaren zuzendariak eta beste aditu batzuk Bilbora eginiko bisita batetik sortu zen proiektuaren ideia, Frantzian etxeratze-agindua berriz ezartzea eragin zuten istiluak gertatzen ari zirenean. Argazkian, Arte Ederretako fakultatea.

"Artea gizartean gertatzen denaren analizatzaileetako bat dela sumatzen da eta, aldi berean, despistatuenetakoa da. Nik planteatu niena izan zen akats hori non zegoen ikustea interesatzen zitzaidala, eta benetan artea gai den gertaera sozialei aurre egiteko eta ez aurrez grabatuta", azaldu du Cabok.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun