Itsasadarreko uretan islatzen diren irudiek osatzen dute lana, gaztelaniazko eta euskarazko demaklazio poetiko ezberdinekin. Ricardo Odriozola konpositore, biolinista eta Bergeneko (Norvegia) Unibertsitateko Musika Eskolako irakasleak sortu eta interpretatu du musika, eta euskararako moldaketa Joxerra Gartziak egin du.
Ikus-entzunezko poemak esperimentalismoaren herentzia hartu du eta, bereziki, poesia konkretu-bisualarena, 1970ko hamarkadan gorenean egon zena eta egun Latinoamerikan indarrez berpizten ari dena. "Islak-Reflejos" joan den maiatzean aurkeztu zitzaion publikoari Bilboko Barrainkua Aretoan.
Habanako Arte Digitalaren Aretoa eta Solasaldien helburua teknologia berrien bitartez sorturiko balore artistikoak eta kulturalak sustatzea da. Pablo de la Torriente Brau Zentro Kulturalak, Habanako Historialariaren Bulegoak, ENET/ETECSAko Cubasi Atariak, Kubako Idazleen eta Artisten Batasunak eta Arte eta Industriaren Institutu Kubatarrak hartzen duten ekimenaren antolakuntzan.