Leioako jaiekin gozatu ahal izango da asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 22a, 17:35

Gaur arratsaldean hasiko dira Leioako San Juan jaiak. Ohikoa denez bi izango dira jai horietako eragile nagusiak: alde bateik, Leioako Udala eta beste aldetik, Maritxu Teilagorri jai herrikoien aldeko elkargunea. Azken horrek egitarau zabala antolatu du iazko lekuan dagoen txosnagunean eta herrian zehar, euskara, parekidetasuna, parte hartzearen bultzada, adin guztientzako ekitaldiak eta giro herrikoia nagusitu nahian. Gaur, 21:30ean izango da txupinazoa txosnagunean, Berbalamiñe euskara taldearen eskutik, eta gauean Kuraia (argazkian), Nuuk-At eta Dementes Konszientes taldeek joko dute. Bihar, 19:00etan sorginen kalejira izango da eta gaueko 12etan akelarrea ospatuko da Ene Bada taldearen laguntzaz. Etzi, larunbata, bertsopoteoa entzun ahal izango da 13:00etatik aurrera, ondoren paella erraldoiaz ase gelditzeko aukera izango dela. Arratsaldean furgorockbira eta poteo musikatua egingo dira, gauean Sagarroi eta Odd Heathenis taldeek abestuko dutela. Igandean, berriz, erromeria doinuak izango dira 19:00etatik aurrera Amaiurrekin. Argazkia: Bonberenea gaztetxea.

Ekainak 22, osteguna:

21:30ean, pregoiaren irakurraldia eta txupina, Berbalamiñe euskara taldearen eskutik eta txosnen irekiera. Txosnagunean.
23:00etan, kontzertua Kuraia, Nuuk-At eta Dementes Konszientes taldeekin. Txosnagunean.

Ekainak 23, ostirala:

19:00etan, sorginen kalejira.
20:00etan, poteoa.
22:00etan, sardina-jana. Txosnagunean.
00:00etan, akelarrea. Txosnagunean.
00:30ean, erromeria Ene Bada taldearekin. Txosnagunean.

Ekainak 24, larunbata:

13:00etan, bertsopoteoa, Hamaika Bertute taldeko bertsolariekin.
14:30ean, herri bazkaria Sakonetan.
19:00etan, Furgorockbira.
21:30ean, poteo musikatua.
23:00etan, kontzertua Odd Heathenis eta Sagarroi taldeekin.

Ekainak 25, igandea:

19:00etan, erromeria Amaiurrekin. Ondoren, olinpiadak, afaritxoa eta ur puxika gerra.

Egun guztietan:

“Barretxu bet jai herrikoien alde” sinadura eta erretratu bilketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun