Galder Bilbao “Txapi”, kale erasoak, Polizia eta herri batzarrak dira egunotako berri politikoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 28a, 16:53

UKBERRI elkarteak Leioako San Juan jaietako hainbat ikuskizun eta txosnagunea antolatzen ibili da azken astean, Maritxu Teilagorri jai herrikoien aldeko elkargunearen barnean. Hori dela eta, aukera gutxi izan dugu egunerokotasunari heltzeko. Baina, badaezpada ere, inor informaziorik gabe ez gelditzeko, azken egunetako albisteak laburbilduko ditugu. Galder Bilbao “Txapi” Algortako preso gaztea pasa den ostiralean irten zen Curtis espetxetik, 30.000 euroko fidantza ordainduta eta, epaiketa burutu gabe, hiru urte kartzelan egon ostean. Larunbateko ordu txikietan heldu zen eskualdera, eta Leioako gasolindegian lehen harrera egin eta gero, lagunek berarekin bildu ziren Algortako Amnistia tabernan. Politikarekin jarraituz, ekainaren 23an bildu zen Getxo udalerriko Ezker Batua Berdeen Tokiko Batzarra eta Espainiako Alderdien Legeari esker zinegotzia den Aitor Lafuenteri babesa emateaz gain, Euskal Herriko eta Kataluniako egoera politikoak aztertu zituzten. Beste bilera batzuk ez ziren hain lasaitasun handiz burutu. Izan ere, atzo Algortan eginiko “Guztiok Gara Giltza” prozesurako batzarrean parte hartze poliziala salatu dute. Bestalde, ostiralean, ekainak 23, atxiloketen eta errepresioaren aurkako mobilizazioak izan ziren eskualdean. Besteak beste, 100 pertsona izan ziren Algortan eta 43 Leioan. Era berean, 75 lagunek “konponbidea orain” aldarrikatu zuten Urdulizen. Egun berean, baina bost ordu lehenago, ezezagun batzuek su eman zieten Algortako Andres Cortina kaleko hainbat edukiontziei, kalte txikiak eta Getxoko alkatearen eta PPren gaitzespena eragiten. Egun bat lehenago Gorlizko Andra Mari kaleko BBVAko kutxazaini eraso egin zioten, geroago Eusko jaurlaritzak eta Ezker Batuak salatu zutela. Argazkia: Etengabe

Gaiaren inguruko berriak:

Txapi Algortan (Etengabe, 2006 Eka 24)

Txapi kalera!! (Etengabe, 2006 Eka 22)

Asamblea Local de Ezker Batua de Getxo (Hontza, Pablo Aretxabala VISESAko zuzendari nagusiaren bitakora, 2006 Eka 23)

Polizia Guztiok Gara Giltza batzarrean Algortan (Etengabe, 2006 Eka 27)

Herri Batzarra Algortan (Etengabe, 2006 Eka 21)

Mobilizazioak (Etengabe, 2006 Eka 21)

Su eman diete kutxazain bati Gorlizen eta posta bulego bati Donostian; arratsaldean, Getxon, hainbat edukiontzi erre dituzte (Berria, 2006 Eka 23)

Correosen eta BBVAren aurkako erasoak, Gorlizen eta Donostian (eitb24.com, 2006 Eka 23)

Ezezagun-talde batek su eman dio zenbait kontainerri Getxon (eitb24.com, 2006 Eka 24)

Erasoak izan dira azken orduetan Donostian, Gorlizen eta Getxon (Gara, 2006 Eka 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun