Txosnak babesteko udaletxean bertaratzera deitu dute Sopelako taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 28a, 18:18

Txosna Batzordeko kideak diren hainbat kolektibok arratsaldeko 19:30ean Sopelako udaletxera hurbiltzeko deia egin dute, San Pedro jaietan txosnak herrian bertan egon daitezen lortzeko asmoz. Era berean, ordu erdi beranduago, prentsa aurrekoa emango dute leku berean. Izan ere, Sopelako txosnek, dendariek eta auzokideek Udal Gobernuarekin batera Jai Batzordea osatzen badute ere, Udala eta eragileen arteko desadostasunak nabarmenak izan dira Jai Batzorde askotarikoa sortu den urte honetan. Besteak beste, Udalak txosnak kokatzeko “gure ustez San Pedro jaietako txosnentzat oso egokia izan daitekeen orubea prestatu dugu, Loroño kaleko aparkalekua”. Txosnek eta Ezker Batuak kritikatu dute leku hori finkatzea eta Loroñok dituen arriskuak, trafiko asko eta arina duen Plentziarako errepidea eta ondoko troka, salatu dituzte. Horrezaz gain, herritik “erbesteratzea” gaitzetsi dute. Ofizialki jaiak igandean hasi baziren ere, gaur ospatuko da txupinazoa 21:00etan eta ordu erdi beranduago izango litzateke txosnen irekiera ekitaldia.

Gaiaren inguruko berriak:

La comisión de txosnas no acepta el "destierro" a Loroño (Gara, 2006 Eka 28)

Fiestas de San Pedro: no a las txoznas en Loroño (Sopelako Ezker Batua, 2006 Eka 25)

Sopelako San Pedro jaietako egitaraua:

Ekainaren 25a, igandea

- 16:00etan, gazte mailako txirrindulari lasterketa.
- 19:30ean, “Comicas atribuladas buscan obra” antzezlana,
Sopelako Itzartu Antzerki taldearen eskutik, kultur etxeko
aretoan.

Ekainaren 28a, asteazkena

- 18:00etan, Tai-Txi erakusketa frontoian.
- 19:30ean, umeentzako Pirritx eta Porrotx pailazoen “Maite Zaitut” ikuskizuna plazan.
- 20:30ean, koadrilen jaitsiera Ku Klux fanfarrearekin.
- 21:00etan, pregoia eta txupinazoa.
- 21:30ean, kalejira eta txosnen irekiera fanfarrearekin.

Ekainaren 29a, osteguna, San Pedro eguna

- 10:30ean, kalejira udaletxetik elizara: Barinatxe Txistu Taldea,
Uribe-Bazterra Musika Banda, Trikitilariak, Erraldoiak, Buruhandiak.
- 11:00etan, meza nagusia.
- 11:30ean, ohorezko aurreskua eta elizateko dantzak.
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Txu Txu trena.
- 12:00etan, kalejira elizatik udaletxera: Barinatxe Txistu Taldea, Uribe-Bazterra Musika Banda, Trikitilariak, Erraldoiak, Buruhandiak eta Dantza taldea.
- 12:30ean, Uribe-Bazterra Musika Banda kontzertuan plazan.
- 13:00etan, txorizoa denontzako udaletxeko plazan.
- 18:00etan, San Pedro Esku Pilota Lehiaketaren Azkenak frontoian.
- 18:00etan, magia ikuskizuna Oliver magoarekin plazan.
- 20:00etan, erromeria Arantza ta Panxorekin plazan.
- 23:00etan, kontzertuak txosnetan: Habeas Corpus eta Bioterror.

Ekainaren 30a, ostirala

- 10:00etan – Bodyboard erakusketa Arrietara hondartzan: David Perez, Antonio Ortiz, Aritz Larrinaga.
- 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, – Paint Ball eta Looping Bike Zipiriñen. Aste bat lehenago apuntatuta egon behar da.
- 17:30ean, umeentzako tailerrak plazan.
- 19:00etan, haur antzerkia Zipiriñeko Zipristin Antzerki Taldearen eskutik, 2 ikuskizun kultur etxean.
- 20:00etan, San Pedro Futbito Txapelketaren finalak Urko
kiroldegian.
- 20:30ean, Batukada, kalejira eta ikuskizuna: 4 dantzari eta 5
perkusionista plazan.
- 22:00etan, esku pilota partida profesionalak frontoian: Galarza V eta Laskurain / Chafee eta Urberuaga
Titin III eta Barriola / Martinez de Irujo eta Eulate
- 00:00etan, kontzertuak eta berbena: Muted, Urgabe, Biok eta Trikizio plazan.

Uztailaren 1a, larunbata

- 11:30etik 20:30era, pintura erakusketa Sopelako Zirrimarra elkartearen eskutik, udaletxe inguruetan.
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara, umeentzako jolas parkea Zipiriñen.
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, txu txu trena.
- 13:00etan, bitsaren jaia Zipiriñen.
- 14:00etan, herriko zaharrentzako bazkaria Jubilatuen Etxean. Jan eta gero Galea taldearekin erromeria.
- 14:30ean, Herri bazkaria txosnetan trikitixak alaitua, txartelak
hall kulturalean erosgai izan dira aste bat lehenago.
- 17:00etan, Briska txapelketa Itzartu emakume elkarteak antolatuta, kultur etxean. Ondoren, sari banaketa.
- 20:00etan, Kiki Koko pailazoak umeentzako ikuskizuna Zipiriñen.
- 21:30ean, kale ikuskizuna “Giramundo” udaletxe inguruetan.
- 22:30ean, guztiontzako diskoteka plazan.
- 23:30ean, suzko Zezena plazan.
- 00:00etan, su artifizialak Zaragozana Pirotekniaren eskutik.
Freidemenditik.
- 00:30ean, berbena Bizargorri taldearekin eta ondoren diskoteka plazan.
- 00:30ean, eskualdeko taldeen kontzertuak txosnetan: No Draman, Nun eta All Jazz Era.

Uztailaren 2a, igandea

- 10:00etan, XXXVI. makailo txapelketa udaletxean. Lehenengo 12ek saria izango dute.
- 11:30etik 20:30era, pintura erakusketa Sopelako Zirrimarra elkartearen eskutik Udaletxe inguruetan.
- 12:30ean, Bilbo Argia abesbatza giroa alaitzen udaletxeko
plazan.
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara, umeentzako jolas parkea Zipiriñen.
- 13:00etan – Bitsaren jaia Zipiriñen.
- 14:00etan, Makailo txapelketaren sari banaketa.
- 19:30ean, Koadrilen sari banaketa.
- 20:00etan, kale antzerkia Trapu Zaharra konpainiaren "El pisito" ikuskizunarekin. Udaletxe inguruan.
- 21:30ean, Sardinada guztiontzat txosnetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun