Gaiaren inguruko berriak:
Txosnak herrian, ez goaz Loroñora!
Udalari desobedientzia eginez udaletxe ondoan bi txosna jarri ditu Sopelako Txosna Batzordeak
Sopelako txosnetarako “egokia” eta “gertua” da Loroñoko parkinga Udalaren ustez (2006 Eka 28)
Txosnak babesteko udaletxean bertaratzera deitu dute Sopelako taldeek (2006 Eka 28)
La comisión de txosnas no acepta el "destierro" a Loroño (Gara, 2006 Eka 28)
Fiestas de San Pedro: no a las txoznas en Loroño (Sopelako Ezker Batua, 2006 Eka 25)
Sopelako San Pedro jaiak aurrera jarraitzen dute eta udaletxearen ondoko landako bi txosna ilegalek ere bai. Azken kasu horretan aldaketa txiki batekin: atzo enpresa batek jarritako txosna, goizeko 5ak arte ehunaka auzokide eta parrandazaleentzat irekita egon dena, eraman dute gaur arratsaldeko 2etan langileek Udalaren presioei kasu eginez, baina hori egin eta ordu erdira dozenaka auzokideek beste txosna bat paratu dute leku berean (argazkian). Txosna Batzordeko kideak horretan zeudela, udaltzainak bertaratu dira “hori debekatuta dagoela” gogoratzeko eta bertako arduradunen identifikazioa egiteko. Txosna muntatzen ari ziren auzokideek Udal Gobernuari galdetzeko esan diete, udaletxean bertan baitaukate Txosna Batzordeko elkarteen eta ordezkarien datu guztiak. Bestalde, arratsaldean San Pedro Esku Pilota Lehiaketaren Azkenak eta Oliver magoaren ikuskizuna egiten ari dira frontoian eta plazan, hurrenez hurren. 20:00etan Arantza ta Panxok erromeria egingo dute kioskoan eta 23:00etan Habeas Corpusen kontzertua izango da plazan.