Laugarren urteurrena ospatzen ari da Sopelako Habana

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 29a, 22:49

Sopelako Kubazaleak eta kubatazaleak pozik egon daitezke egunotan. Izan ere, laugarren urteurrenera ailegatu deneko aitzakian, Sopelako metro geltoki ondoan dagoen Rincon Habana kafe-tabernak hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotan. Gaur iluntzean sardina janaz goza daiteke. Bihar, berriz, 22:00etan Flamenco Jazz Fussion musikaren txanda izango da Kandela taldearen eskutik. Urteurrenaren ospakizunei amaiera emateko Egiptoko dantzak ikusgai izango dira etzi, larunbata, iluntzeko 9etan. Argazkian, Habanako ume batzuk auto baten gainean jolasten / Malias.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun