Guardia zibil bat atxilotu dute Leioan mozkortuta gidatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 30a, 00:21

Radio Euskadi irratiak atzo jakinarazi zuenez, 33 urte dituen gizonezko guardia zibil bat atxilotu zuten atzo Leioako Avanzadarako errepidean, kontrako norabidean eta mozkortuta gidatzeagatik. Gertaera goizeko ordubata aldera gertatu zen eta Opel Astra auto bat gidatzen zuela guardia zibila bi autoren aurka talka egiteko zorian egon zen. Hori ikusita inguruko gidari batzuek Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman zioten. Institutu armatuko kideak positibo eman zuen alkoholemia kontrolean. Zehazki, 0,97 alkohol miligramo. Horregatik, trafiko segurtasuna arriskuan jartzeagatik atxilotu zuten. Bestalde, goizeko 7ak aldera istripu bat egon zen Rontegi zubi ondoan, Erandion. Bertan, bi kamioik, Volvo eta Man markakoak, talka egin zuten Erletxesera abiatzen zirenean. I.L.T. izeneko gidariak zauri larriak pairatu zituen eta horren ondorioz Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Istripuaren eraginez errepidea bi orduz moztuta gelditu zen. Argazkian, guardia zibil bat artxiboko irudi batean / Indymedia Euskal Herria

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun