Astrabuduako herriko tabernaren hogeigarren urteurrena ospatuko dute arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 30a, 13:33

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez adierazi duenez, "orain 20 urte erandioztar talde batek Astrabuduko lehenengo herriko taberna zabaldu zuen. Lan, ilusio eta konpromisuz betetako 20 urte izan dira, une onak gozatuz eta gogorrei aurre eginez. Hemen jarraitzen dugu, indar berrituta, eta “Herriko”ren Eguna, abertzale guztion eguna, merezi duen moduan ospatuko dugu". Gauzak horrela, gaur arratsaldean, ekainak 30, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea izango da, 19:30ean, Josu Murueta plazan. Ordu erdi beranduago, berriz, ekitaldi politikoa egingo dute bertan; eta ondoren, luntxa, trikitilariak, giro ona… izango dira Astrabuduako herriko tabernan. Argazkian, Aiboa Casares espetxetik irten zeneko eguna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun