Sei taldekidek musikari leinu luzekoak dira, eta New Orleanseko brass banden tradiziorik puruenean hazi eta hezi dira. Gazteak izan arren, musikari birtuosoak dira denak, blues, ragtime, gospel, funk, soul edo rock, edozer aise trebe jotzeko gai baitira. Musikariak Kenneth Terry (tronpeta), Corey Henry (tronboia), Reginald Steward (tronboia), Kerwin James (tuba), Kerry Hunter (perkusioa) eta Cayetano Hingle (perkusioa) dira.
Sustapen bidaia horrekin, Metro Bilbaok 30 urte beteko dituen kultur ekitaldiari gorazarre egin nahi izan dio. Urtero legez, Getxoko Jazzaldiak nazioartean izena duten artistak bilduko ditu, baita jazzaldiak musikarien belaunaldi berrien alde egiten duen apustua islatzen duten banda gazteak ere. New Birth Brass Band 12:15ean abiatuko da Zazpi Kaleetako geltokitik.