Udalbatzako hainbat kidek lagunduta, Berangoko nagusien etxe berria inauguratu (argazkian) zuen atzo goizean Miren Dobaran alkateak. Horrela, tokiko erakundearen "ametsetako" bat gauzatu egin dute, "antzineko egoitza herriko edadetuen beharrizanak betetzen ez zituelako". Kontsultategi zaharra zegoen eraikinean kokatu dute nagusien etxea, Sabino Arana kalean; orotara 750.000 euroko inbertsioa eragin dute berrikuntza lanek. Dobaranen hitzetan, "zentro berria merezi du horrenbesteko garrantzia duen kolektiboak". Udal iturrien arabera, 60 urtetik gorako 1.200 lagun baino gehiago dago Berangon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!