Ekainak 30ean Algortako Telletxe plazan egin zen euskal preso politikoen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzean, 120 lagun inguruk parte hartu zuen, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazitakoaren arabera. Horrezaz gainera, baina, kontzentrazioaren aurretik eta ondoren Algortako Sokatira elkarteko kideek bat egin zute "Euskal presoak Euskal Herrira" aldarrikapenarekin, herri kirolen erakustaldia eginez. Argazkietan ikus daitekeen bezala jendeak ere jardun du hainbat herri kiroletan. Argazki gehiago: bat, bi / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!