Bilboko ertzain-etxeko agenteek O.B. 22 urteko Getxo udalerriko bizilaguna atxilotu zuten atzo (uztailak 2) goizean Bizkaiko hiriburuan, indarkeria erabilita lapurreta egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Ustez, atxilotuak kaletik zihoan pertsona bati indarrez tira eginda kate bat lapurtu zion eta poliziak ikusterakoan, berarekin zegoen neska bati eman zion eta ihes egin zuen. Gertaerak ikusita, polizia agenteek 16 urte baino gutxiagoko emakumea eta O.B. atxilotu eta ertzain-etxera eraman zituzten. Egin beharreko izapideak amaitu ondoren, neska libre utzi zuten bere gurasoen babespean eta getxoztarra epailearen aurrera eraman zuten, Bilboko Guardiako Epaitegian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!